235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2023ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko plantilla organikoan.

Plantillan onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork erreklamaziorik egiten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Monteagudon, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2315524