2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Marañongo Udalak dei egiten du udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal honen erregistro orokorrean; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Marañonen, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L2315572