235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3649/2023 EBAZPENA, urriaren 30koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Laura Itoiz Marrauren andreak jarri eta 314/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori aurkeztu da gora jotzeko zenbait errekurtso administrazioaren isiltasunez ezetsi izanaren kontra. Gora jotzeko errekurtsoak hauen kontrakoak dira: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 1823/2022 Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio; deialdi horren kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren kontrakoa; eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3207/2022 Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta lanpostuak esleitzen baitzaizkie.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Laura Itoiz Marrauren andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du gora jotzeko zenbait errekurtso administrazioaren isiltasunez ezetsi izanaren kontra. Gora jotzeko errekurtsoak hauen kontrakoak dira: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 1823/2022 Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten baita eta hautaketarako 10 egun balioduneko epeari hasiera ematen baitzaio; deialdi horren kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren kontrakoa; eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3207/2022 Ebazpenaren kontrakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostuetan aritzeko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta lanpostuak esleitzen baitzaizkie.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Laura Itoiz Marrauren andreak aurkeztu eta 314/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Laura Itoiz Marrauren andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2315598