1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
345E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik. Estatutu horiek irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINTZEN DUT:
1. Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2023ko azaroaren 5etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2315088