1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
344E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Elena Antoñanzas Baztan andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.
Osasuneko kontseilariaren abenduaren 2ko 442E/2019 Foru Aginduaren bidez, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua izendatu zen.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Elena Antoñanzas Baztan andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta. Kargu-uzteak 2023ko urriaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Elena Antoñanzas Baztan andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2315087