2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Eraulgo 17. poligonoko 95. lurzatian. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Eraulgo 17. poligonoko 95. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Unai Torregrosa Armendarizek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79,1 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315506