1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
132/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Rubén Auza Catalán jauna Analitika Aurreratuaren, Prospekzioaren, Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuaren barruan dago, eta Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.
Urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuak onetsi zituen Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoaren Estatutuetako 17.2 artikuluak ezartzen du Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrak izendatu eta bereiziko dituela ataletako buruak, Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.
Espedientean jasotzen da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez.
Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Rubén Auza Catalán jauna Analitika Aurreratuaren, Prospekzioaren, Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuaren barruan dago, eta Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Izendapenak 2023ko urriaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzura, Analisi eta Prospekzio Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2315253