2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1345. lurzatian. Behin betiko onespena
Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 5. poligonoko 1345. lurzatian, Vianako Pablo Antoñana Angulo kaleko 11. zenbakian, lerrokatzeak aldatu eta horri esker igogailu bat instalatu ahal izateko eta eraikinaren arkitektura-oztopoak kentzeko. Azterketa Pablo Antoñana Anguloko jabekideek sustatu dute.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315474