234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 384. lurzatian (San Francisco Javier kalea 14). Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko uztailaren 10eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen San Francisco Javier kalea 14rako sustatutako (3. poligonoko 384. lurzatia) hiri-jarduketarako plan berezia, bai eta hori hilabetez jendaurrean jartzea ere, 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n, ediktu bidez argitaratu zenetik. Herritarrek parte hartzeko prozedura egin eta gero, ez zen alegaziorik erregistratu, eta, bi hilabete baino gehiago igaro ondoren, behin betiko onetsi da. Hala, argitara ematen da, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1. artikuluan xedaturikoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea).

Allon, 2023ko urriaren 11n.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315481