234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, lorezaintzako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, Udaleko D mailako funtzionarioen artean. Izendapen proposamena

Deialdiko oinarriak 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, argitaratu ziren. Lorezaintzako arduradun izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak, ikusirik azken emaitza eta deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritako betez, ondoko hau izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntu gehien lortuta gainditu duen izangaia: Nerea Bruño Artazcoz.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egunean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean, baita beste agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkio.

Uharten, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2315164