234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

233/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Xabier Larraya Gárriz jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren zuzendariorde izendatzen duena.

Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen duenez (azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako estatutuak), Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kenduko ditu zuzendariordeak, foru dekretu bidez, kirolaren arloko eskumena duen departamentuko titularrak proposatuta.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hogeita bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Xabier Larraya Gárriz jauna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren zuzendariorde izendatzen da, 2023ko urriaren 30etik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2315146