234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

349E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, "Laguntzak energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko" deialdiaren aurrekontua handitzen duena. DDBN identifikazioa: 650951 eta 650953.

Irailaren 27ko 167E/2023 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honen deialdia onetsi zen: "Laguntzak energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko bizitegi ez diren eraikinetan, establezimenduetan eta sektore publikoko azpiegituretan".

Deialdi horren funtsak Nafarroako Foru Komunitateari zuzenean egindako kontzesio batetik datoz, onetsi zirenak abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuaren bidez (dekretu horrek onetsi zuen zuzeneko laguntzak ematea autonomia erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei, energia berriztagarri termikoen instalazioak jartzeko pizgarri programak aurrera eramateko ekonomiaren hainbat sektoretan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan).

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua BP (IDAE) enpresa-erakunde publikoaren lehendakariak emandako ebazpen baten bidez, abenduaren 21eko 1124/2021 Errege Dekretuan ezarritako aurrekontua handitu zen. Ebazpen horretan Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua handitzea onartu zen, hain zuzen ere 3.140.952,00 euroan.

Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta zeharkako kostuak eta zuzeneko inbertsioak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 2.810.781,5 euroan handitzen da. Zenbateko hori hainbat programaren artean banatuko da.

2023

2024

2025

GUZTIRA

1. programa: 820001 82500 7701 425205

Instalazio termikoetarako laguntzen deialdia (Erreaktibazio eta erresilientzia mekanismoa, EEM)

1.971.496,50

-

-

1.971.496,50

2. programa: 820001 82500 7609 425205

Sektore publikorako laguntzen deialdia (EEM)

839.285,00

-

-

839.285,00

Guztira

2.810.781,5

-

-

2.810.781,50

Horrenbestez, abuztuaren 30eko 70/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz (foru dekretu horren bidez ezarri zen Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren egitura organikoa).

EBAZTEN DUT:

1. 3. oinarria aldatzea, deialdiaren aurrekontu-zuzkidurari dagokionez, aurrekontua handitzea onartu baita, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2315552