1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
370E/2023 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, 600.000 euroko urte anitzeko gastu osagarrirako konpromisoa hartzen duena I+G proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdirako. DDBN identifikazioa: 704615.
Nafarroako Gobernuak, 2022ko azaroaren 30ean eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 30ean hartutakoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari, 10.500.000 euroko urte anitzeko gasturako konpromisoa hartzeko, I+G proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdirako.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak, 2023ko apirilaren 19an egindako bilkuran erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 19an hartutakoa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari 1.500.000 euroko urte anitzeko gastu osagarriaren konpromisoa hartzeko, I+G proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdirako.
Hortaz, deialdiak gasturako zenbateko hauek dauzka baimenduta:
DEIALDIA | 2023 | 2024 | 2025 | GUZTIRA |
I+G proiektuetarako laguntzak | 600.000 euro | 7.200.000 euro | 4.200.000 euro | 12.000.000 euro |
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 185E/2023 Ebazpenaren bidez, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2023ko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan 2.000.000 euroko gehieneko zenbateko gehigarria finkatzen da. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.
Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik.
Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6. artikuluak ezartzen duenez, lege mailako arau batek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, hurrengo ekitaldietan gastua eragiten duten espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dute, etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000 eurotik gorakoa denean.
2022-2025 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdian, 2024 eta 2025eko ekitaldietako zenbatekoak askatu ziren, deialdi hau emateko erabili nahi direnak, S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuan gastu-helburuak betetzeko.
Aurretik azaldutakoagatik, erreserba eta baimen osagarrien bidez, aipatutako dirulaguntzen legearen eta deialdia onesten duen ebazpenaren arabera, eta 13/2007 Foru Legean jasotako 600.000 euroko mugarekin, zeinak konpromiso hori gobernuaren beste erabaki bat eskatu gabe hartzea ahalbidetzen baitu, gastu-konpromiso hau handitzea aurreikusten da:
DEIALDIA | 2024 | 2025 | GUZTIRA |
I+G proiektuetarako laguntzak 2023 | 102.598,95 euro | 497.401,05 euro | 600.000,00 euro |
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 600.000 euroko urte anitzeko gastu osagarrirako konpromisoa hartzea I+G proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdirako. Hau da xehetasuna:
DEIALDIA | 2024 | 2025 | GUZTIRA |
I+G proiektuetarako laguntzak 2023 | 102.598,95 euro | 497.401,05 euro | 600.000,00 euro |
2. Honako aurrekontu-kreditu hauek baimentzea, 2024ko eta 2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kreditu nahikoa egotearen baldintzapean:
AURREKONTUKO PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820005-82600-7701-467309 [PEP: E-21-000412-01 ]: I+G proiektuetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboa | 2024 | 102.598,95 euro |
820005-82600-7701-467309 [PEP: E-21-000412-01 ]: I+G proiektuetarako dirulaguntzak. Nafarroako EGEF 2021-2027 Programa Operatiboa | 2025 | 497.401,05 euro |
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 6an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2315675