1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3528/2023 EBAZPENA, urriaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoaren lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 852/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuk, I. eranskinean zerrendatzen direnak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Horien artean arkitektoaren lanpostua zegoen. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1580/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.
Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 2543/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko soziologoaren 6 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiatzaileei jakinaraztea 2023ko azaroaren 17a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetu eta horietan lanean hasteko eguna.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, esleitutako lanpostuaren jabetza-hartzea behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
b) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.
c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.
d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipenari bukaera ematea.
e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiatzaileen jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiatzaileen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, bai eta egoera hori frogatu ere.
g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin deialdiaren 9.2 oinarrian. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
4. Lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 5 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | DELITU SEXUALEN ZIURTAG. | HERRIA |
GARCIA USTARROZ, CRISTINA | 0071881 | OSASUN DEP. | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
II. ERANSKINA.–HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | DELITU SEXUALEN ZIURTAG. | HERRIA |
0010333 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPART. | ERREALITATE SOZIALAREN BEHATOKIAREN ETA GIZARTE POLITIKEN PLANGINTZAREN ETA EBALUAZIOAREN ZN | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
0010217 | KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPART. | TURISMOKO ZN | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
0009271 | EKONOMIA ETA OGASUN DEP. | NAFARROAKO ESTATISTIKA INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
0010123 | ETXEBIZITZA, GAZTERIA ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEP. | NAFARROAKO GAZTERIAREN INSTITUTUA | FUNTZIONARIOA | | | BAI | IRUÑA |
0002860 | OSASUN DEP. | OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INST. | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2315387