234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3656/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2639E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko oposizio-lehiaketaren bidez; lanpostu horien artean Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren apirilaren 3ko 1007E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko apirilaren 3an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2023ko urriaren 9an argitaratu zen, deialdiaren web fitxan, deialdiko baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

DONAZAR EZCURRA, MIKEL

RUIZ GARCIA, MARTA

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2023ko azaroaren 14an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta García Orcoyen Ospitaleko langileria zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

IKASTETXEA

HERRIA

I

DONAZAR EZCURRA, MIKEL

72195

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

I

RUIZ GARCIA, MARTA

69853

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2315530