234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

232/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Guillermo Bea Cidrian jauna Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hogeita bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Guillermo Bea Cidrian jauna Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko zuzendari izendatzen da, 2023ko azaroaren 2tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2315145