1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3520/2023 EBAZPENA, urriaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Daniel Arana Belloso jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, ingeniariaren (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria higienea) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 80/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 884/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal den izangaiaren aldeko izendapen-proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko urriaren 2an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Daniel Arana Belloso jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ingeniariaren (prebentzio diziplina: laneko segurtasuna eta industria higienea) lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 70257 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago, B motako gida-baimenaren betebeharra du eta destinoa Iruñean.
2. Izendatutako izangaiak 2023ko azaroaren 17an jabetu beharko du lanpostuaz.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), eta interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2315128