234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

231/2023 FORU DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat berritzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, 9. artikuluan, aipatu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak ezartzen du zein izanen den haren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela, eta horietatik seik unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dutela, honela banatuta:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak, 2023ko irailaren 29ko bilkuran, erabaki zuen Eloísa Ramírez Vaquero andrea aukeratzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan jardun dezan irakasleen ordezkari gisa.

Hori horrela, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko urriaren hogeita bostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Soledad Barber Burusco andrea NUPeko Gizarte Kontseilutik kentzea.

2. Eloísa Ramírez Vaquero andrea izendatzea NUPeko Gizarte Kontseiluan irakasleen ordezkaria izan dadin.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2315144