1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1935E/2023 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.
Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen. Geroago, abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 9ko 11/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako foru dekretuaren testua partez aldatu zen.
9. artikuluko 6. apartatuak ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordea honako hauek osatuko dutela: erakunde autonomo horren eremuan izendatzen diren prebentzioko ordezkariek eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatutako beste horrenbeste batzordekidek.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren, gero beste zenbait foru dekreturen bidez aldatu zirenak.
Ikusirik, batetik, 2023ko maiatzaren 17an egindako azkeneko hauteskunde sindikalen emaitzak, eta bestetik, sindikatuek izendatutako kide berriak, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko kideak berritzea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeari dagokionez, finkatu da alderdi bakoitzak 14 kide izanen dituela. Ordezkaritza organoetan parte hartzen duten sindikatuek prebentzioko ordezkariak izendatu dituztenez, bidezkoa da Administrazioak batzorde horretan izanen dituen ordezkariak izendatzea, eta, hala, Batzordea nortzuek osatuko duten zehaztea.
Horrenbestez, bidezkoa da erakunde autonomoak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordean izanen dituen 14 ordezkariak izendatzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako organo hauetako titularrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa:
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritza.
–Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.
–Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzua.
–Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atala.
–Araubide Juridikoaren Zerbitzua.
–Azpiegituren Zerbitzua.
–Osasun Laguntza Integraturako Zuzendariordetza.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritza.
–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.
–Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzua.
–Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atala.
–Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.
–Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.
–Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzua.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzara eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideei, lehen aipatutakoei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2315047