1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Clara Ros de la Huerta andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta proposatzen den pertsona zer departamenturi atxikita dagoen, departamentu horretako titularraren aldez aurreko adostasunarekin. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren adostasuna.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Clara Ros de la Huerta andrea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Langileak Garraiatzeko Zerbitzuak Kudeatu eta Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2023ko urriaren 30etik izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko urriaren 27an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2315427