1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
353E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Beatriz Gaya Moriones andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horrek aldaketak izan ditu), Osasun Departamentuko titularrari dagokio organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.
Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,
AGINTZEN DUT:
1. Beatriz Gaya Moriones andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2023ko urriaren 26tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Kudeatzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2315248