234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

352E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Eva María Vidarte Uriarte andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zeinak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta gerora zenbaitetan aldatu baitira, 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargugabetuko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Eva María Vidarte Uriarte andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buru izendatzea. Izendapenak 2023ko urriaren 27tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2315247