1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
349E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera partez aldatzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen eginkizunak eta osaera arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzorde horiek akreditatzeko sistema ere.
Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoa sortu zen, eta gero ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu egin zen.
Batzorde etiko hori sortu eta eratu ondoren, haren osaeran egindako azken aldaketa Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 31ko 25E/2023 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren arabera, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren funtzionamendu egokia bermatzea.
Eskumen horiek baliatuz, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du batzordearen osaera aldatzea eta honako izendapen hauek egitea: Virginia Arrazubi Arrula andrea, batzordeko lehendakari; Nerea Egués Olazábal andrea, batzordeko lehenakariorde; eta Irati Ormazabal Vélez andrea eta Rubén Pérez Goñi jauna, batzordekide, José María Arguiñano Pérez jaunak eta José María Ayerra Lazcano jaunak kargua utzi baitute, haiek beraiek eskatuta.
Goian aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluan adierazten denez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kideak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, José María Arguiñano Pérez jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzordeko lehendakaria.
2. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, José María Ayerra Lazcano jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kidea.
3. Virginia Arrazubi Arrula andrea Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko lehendakari izendatzea.
4. Nerea Egüés Olazabal andrea Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko lehendakariorde izendatzea.
5. Irati Ormazábal Vélez andrea eta Rubén Pérez Goñi jauna Nafarroako Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kide izendatzea.
6. Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera partez aldatzea. Horrenbestez, honako hauek osatuko dute batzordea:
Batzordeko lehendakaria: Virginia Arrazubi Arrula andrea.
Batzordeko lehendakariordea: Nerea Egués Olazábal andrea.
Batzordekide-idazkaria: María José Lasanta Sáez andrea.
Batzordekideak: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.
Amaya Echeverría Gorriti andrea.
Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.
Aurora Lozano Suárez andrea.
María Marcos Jubilar andrea.
Susana Fernández Carrasco andrea.
José María López-Picazo González jauna.
Irati Irigoyen Rodríguez andrea.
Virginia Álvarez Asiain andrea.
Irati Ormazabal Vélez andrea.
Rubén Pérez Goñi jauna.
7. Eskerrak ematea José María Arguiñano Pérez jaunari eta José María Ayerra Lazcano jaunari batzordeko kide gisa egindako lanagatik.
8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2315184