234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

348E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Juan Ángel Larrea Andreu jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren eta urriaren 30eko 270/2019 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren) 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargugabetuko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Juan Ángel Larrea Andreu jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko buru izendatzea, 2023ko azaroaren 6tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2315173