234. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

346E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren urriaren 24ko 345E/2023 Foru Aginduan atzemandako akats bat zuzentzen duena (345E/2023 Foru Agindua, Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duena).

Transkripzio-akats material bat atzeman da Osasuneko kontseilariaren urriaren 24ko 345E/2023 Foru Aginduan, Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua, kargutik kentzen duenean. Hori horrela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen dutenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren urriaren 24ko 345E/2023 Foru Aginduaren 1. puntuan dagoen akats materiala, zuzentzea. Puntu hori honela geldituko da idatzita:

"Uxua Berruezo Amatriain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kostuaren Kontrol eta Analisirako Zerbitzuko burua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak".

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2315189