233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

27C/2023 EBAZPENA, urriaren 20koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioaren hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Iruñeko Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioaren hitzarmen kolektiboko 2023ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31101832012021), erregistro honetan 2023ko urriaren 17an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta ordezkaritza sindikalaren zati batek 2023ko urriaren 13an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urriaren 20an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iruñeko Gizarte Zerbitzu Publikoak Kudeatzeko Nafarroako Fundazioa-Gizain Fundazioaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2315020