233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2288/2023 EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko 5 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 27an hartutako erabaki baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 144 zk., 2023ko uztailaren 11koa) onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2023ko lan publikoaren eskaintza, eta han, besteak beste, OLko kudeaketari izateko bost lanpostu jaso ziren, funtzionarioen araubidekoak (A maila).

Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritakoa aplikatuz onetsi zen lan publikoaren eskaintza hori. Izan ere, lege horrek administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko dela eskaintza:

–Tasa orokor bat, % 120koa, unibertsitate publikoentzat ezarria, lehentasunezko sektoretzat jotzen baitira legearen 20. artikuluaren Bi.3.A) apartatuan ezarritakoaren arabera.

–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera, 2024ko abenduaren 31rako bete behar dira behin-behinekotasuna murrizteko helburu horiek, eta, beraz, data horretarako gauzatu behar dira aipatutako tasa espezifikoa aplikatzearen ondorioz onetsitako lan publikoaren eskaintzak.

Helburu hori lortzeak beharrezkoa egiten du aipatutako lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko hautaketa-prozesuen deialdiak ahalik eta lasterren egitea, eta horrek justifikatu egiten du, 1985eko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aldi berean argitaratzea haiek eta lanpostuak sarrera-prozeduren bidez bete aurretik ebatzi beharreko lekualdatze-lehiaketak.

Aurreko guztia kontuan izanik, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko bost lanpostu oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 20an emandako 2244/2023 eta 2245/2023 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketak ebatzi ondoren zehaztuko da zein diren lanpostuak eta bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko 5 lanpostu (A maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 27an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

OL-KO TEKNIKARI IZATEKO 5 LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko teknikari izateko 5 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak) oposizio bidez betetzea da. Lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:

–2 lanpostu txanda librean.

–3 lanpostu igoera-txandan.

1.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein diren lanpostuak eta bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.

1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako hutsik gelditzen diren igoera-txandako lanpostu hutsak txanda librera pasatuko dira.

Bestalde, igoera-txandan dauden lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda hori gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak betetzeko, txanda horretako izangaiekin lehian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdi honen 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean 2.1.2 oinarrian eskatzen diren baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak ere txanda libreko lanpostu hutsetara aurkezten ahalko dira, aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.5. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa-, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Lizentziako, ingeniaritzako, arkitekturako edo graduko titulua edukitzea, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako baldintza espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa izatea eta lanpostuz igotzeko erabili nahi den jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen izangaia Nafarroako Unibertsitate Publikoko beste lanpostu finko edo aldi baterako lanpostu batean ari bada lanean.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

2.1.3. Hizkuntza-eskakizuna duen lanpostu bat lortu nahi izanez gero, izangaiak hizkuntza-maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat eduki beharko du, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoa eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2010eko irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendatutakoetakoa, edo ofizialki aitortutako titulazio baliokidea.

2.2. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizioa?languageId=100001

3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:

a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2 oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiria.

c) Desgaitasunen bat aitortua duten pertsonen kasuan, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiria, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bat, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

d) % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizioa?languageId=100001

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruz deialdi honen 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eskudirutan zein transferentzia bidez, eta, frogagirian, izangaiaren izena eta "NUPeko oposizioa: OLko teknikaria" identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.

Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4. Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzeko zergatiak azalduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskaera edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik eta behar bezala ez formalizatzeagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

5.3. Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakarzkion eskubide guztiak, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.6. Egozten ahal zaizkien arrazoiengatik izangaiak baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzailearen kideen izenak.

6.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badago edo arrazoi justifikatu batengatik aldi baterako kanpoan badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 2019ko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaprobak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizio-fasea 2024ko martxotik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.

Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahaiak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.

Hautaproba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta epaimahaiak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.2. Probak.

7.2.1. Oposizioaren probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai-zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

7.2.2. Desgaitasun aitortua izanik eskabidean hala eskatu duten izangaientzat, ariketak egiteko zehaztutako denboran eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak gauzatzeko.

7.2.3. Proben banaketa.

Proba hauek izanen ditu oposizioak:

7.2.3.1. Lehenbiziko proba.

Oinarri hauen I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz, test motako galdera batzuei erantzun beharko zaie idatziz. Galdera bakoitzak zenbait erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa.

Formula honen arabera zigortuko dira akatsak:

Nota = Erantzun zuzenak -

Akatsak

k - 1

Non:

k = aukera kopurua galdera bakoitzerako.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bi ordu gehienez ere.

7.2.3.2. Bigarren proba:

Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai zerrendako gaiei buruzko galderak eta/edo kasu teoriko-praktikoak idatziz erantzun beharko dira.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin, soluzioa txosten, taula, grafiko eta/edo aurkezpen grafikoen formarekin aurkezteko.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; 3 ordu gehienez ere.

7.2.3.3. Hirugarren proba:

Oinarri hauetako I. eranskinean ageri den gai zerrendako gaiei buruzko ariketa praktikoak egin beharko dira.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin, soluzioa txosten, taula, grafiko eta/edo aurkezpen grafikoen formarekin aurkezteko.

Epaimahaiak ariketak irakurriko ditu, eta, ondoren, dei eginen die izangaiei ariketa irakurri eta defenda dezaten epaimahaiaren aurrean, jendaurreko bilkuran. Ariketa osoa irakurri ondoren, epaimahaiak beharrezkotzat jotzen dituen galdera guztiak eginen ditu, gehienez ere hogeita hamar minutuan, honako hauek zehazteko: zenbateraino den egokia proposatutako soluzioa eta izangaiak zenbateraino dakizkien I. eranskinean ageri den gai zerrendako gaiak. Arbel bat edo antzeko elementuren bat erabiltzen ahalko da.

Epaimahaiak ezarriko du, ariketa hasi baino lehen, ariketa egiteko zenbat denbora izanen den; lau ordu gehienez ere.

7.2.3.4. Laugarren proba:

Idatzizko itzulpen-ariketa bat egin beharko da, gaztelaniatik ingelesera eta alderantziz. Itzulpena, funtsean, teknikoa izanen da, eta deialdiko lanpostuaren eginkizunekin lotua.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bi ordu gehienez ere.

7.2.3.5. Lehenbiziko, bigarren eta laugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

7.2.4. Oposizioko proben eta ariketen balorazioa.

Oposizioko proben balorazioan 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

7.2.4.1. Lehenbiziko proba (25 puntu gehienez):

0tik 25era kalifikatuko da.

Proba baztertzailea izanen da, eta proban gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.2.4.2. Bigarren proba (25 puntu gehienez):

0tik 25era kalifikatuko da.

Proba baztertzailea izanen da, eta proban gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.2.4.3. Hirugarren proba (40 puntu gehienez):

0tik 40ra kalifikatuko da.

Proba baztertzailea izanen da, eta proban gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira.

7.2.4.4. Laugarren proba (10 puntu gehienez):

0tik 10era kalifikatuko da.

Proba hau ez da baztertzailea izanen.

7.3. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena modu telematikoan alegatu dezaten.

7.4. Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Azken kalifikazioa probetako puntuazioen batura izanen da.

8.2. Berdinketa oro hirugarren proban puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, eta, berdinketak irauten badu, bigarren proban lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan. Hala ere, berdinketak irauten badu, lehenbiziko proban puntuaziorik handiena duenaren alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako eginen den ekitaldi publiko batean. Zozketaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira.

8.3. Azken proba bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du bakoitzak lortutako kalifikazioekin, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emanen zaio ezagutzera, baldintzak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin ditzan.

9.–Baldintzen egiaztapena eta lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia.

9.1. 10 egun balioduneko epea irekiko da, horretarako ezartzen den bidea erabiliz, honako baldintza hauek betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko:

a) Hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak lortu nahi dituzten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2010eko irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean zerrendatutako eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera eskatutako maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirien jatorrizkoak edo kopia erkatuak aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, ofizialki aitortutako titulazio baliokideak, deialdi honen 2.1.3 apartatuan xedatutakoaren arabera.

9.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, hautaketara deitutako izangaien zerrenda -lanpostu hutsen kopuruaren araberakoa, lanpostu huts horiek hautatzeko duten lehentasunari jarraikiz eta puntuazioaren arabera ordenatua-, eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den hamar egun balioduneko epea.

9.3. Zerrenda horretan daudenek aditzera eman beharko dute, horretarako ezarritako epean, zein den deialdi honen xede diren lanpostu hutsak betetzeko duten lehentasun-ordena. Epe horretan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaketarik egiten ez duten izangaiek deialdi honen xede den lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdi honen 10.6 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, betiere haientzako behar adina lanpostu baldin badaude.

Aurrekoa gorabehera, halako desgaitasun-maila duen izangairik badago eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, bere desgaitasunerako egokienak direnak eskainiko zaizkio hautaketa egin aurretik, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.

Bestalde, hautaprobak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute, txanda irekiko izangaien aldean, deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat duten izangaien salbuespena kontuan hartuta.

10.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Hautapen-ekitaldia bukaturik, epaimahaiak proposamen bat igorriko dio kudeatzaileari gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopurua betetzeko puntuaziorik altuena lortu dutenak izendatu ditzan. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

10.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten kopia erkatua.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen duela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

10.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

10.6. Giza Baliabideen Zerbitzuak bere eskumenak baliatzeko eskatzen duen beste edozein agiri, ez bada deialdiaren xede den lanposturako betekizun eta baldintzak egiaztatzeko agiri bat, proposatutako izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Funtzionarioen izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, OLko teknikari lanpostuan aritu daitezen, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie.

11.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendapenaren ebazpenean finkatutako egunean hartu beharko dute izendatuek lanpostuaren jabetza.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, norbaitek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute une horretan beste administrazio publikoren batean ari delako lanean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da, 10.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

12.1. Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio-araubidearen araberako kontratazioa arautzeko emandako erabakian ezarritakoarekin bat, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Prozesua gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrenda.

2) Gainditu ez eta lanposturik lortu ez dutenen baina gutxienez hautaketa-prozesuko probetako bat gainditu duten izangaien zerrenda.

Izangaiek zerrendetan izanen duten ordena zehazteko, kontuan hartuko da nork gainditu dituen proba gehiago, eta, horren barrenean, egindako proba guztiak batuta nork duen puntuaziorik handiena.

Berdinketarik egonez gero, deialdi honen 8.2 oinarrian berdinketak hausteko ezarritako irizpideei jarraikiz ebatziko da.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuena izanen da, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoa.

12.3. Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute lanposturako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa, kontratua formalizatzen den unean kopiak aurkeztuta.

12.4. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte sarbide deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak, alde batera utzi gabe eskaeran datu faltsuak emateagatik izan dezaketen erantzukizuna.

12.5. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan sartzeak ez du esan nahi interesdunei lanpostuan eskatzen diren baldintzak aitortzen zaizkienik. Baldintza horiek oinarri honetan ezarritako moduan egiaztatu beharko dira.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza baliabideak" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA.–GAIAK

1. gaia.–Unibertsitatea zerbitzu publiko gisa. 2/2023 Lege Organikoa, 2023ko martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemari buruzkoa. Unibertsitateen autonomia eta bere mugak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomiko eta finantzarioa.

2. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Xedapen orokorrak. Interesdunak. Administrazio Publikoen jarduera. Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura erkidea. Administrazio-bideko egintzen berrikuspena.

3. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio-organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Administrazio publikoen arteko harreman elektronikoak.

4. gaia.–Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Foru Legea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak: botere adjudikatzaileak, kontratistak, kontratu motak eta araubide juridikoa, kontratazio publikoa kudeatzeko printzipio eta arauak, publizitate-arauak eta esleipen-prozedurak, kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

5. gaia.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legea. Legearen aurrekariak eta aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoak kudeatzeari buruzko printzipio orokorrak. Dirulaguntzak esleitzeko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen segimendua eta kontrola. Dirulaguntzen itzulketa. Espainian dirulaguntza publikoak arautzen dituen legeari buruzko aipamena,

6. gaia.–5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.

7. gaia.–31/1995 Legea, 1995eko azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua: eskubide eta betebeharrak. IV. eta V. kapituluak: prebentzio-zerbitzuak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

9. gaia.–17/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

10. gaia.–Ikerketarako Estatu Agentzia. Sorrera. Misioa, helburuak eta eginkizunak. Kide anitzeko organoak. Dibisioak.

11. gaia.–Kontratupeko ikerketa: kostuen eta kontraprestazioen kalkulua; konfidentzialtasuna; emaitzen jabetza eta ustiaketa.

12. gaia.–14/2011 Legea, 2011ko ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa, eta haren aldaketak (17/2022 Legea, 2022ko irailaren 5ekoa).

13. gaia.–15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

14. gaia.–Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Plana: lerro estrategikoak, helburuak, egitura eta kudeaketa- eta finantzaketa-eragileak. Estatu Plana eta I+G+b: programak eta azpiprogramak.

15. gaia.–I+G+b-ko jarduerak finantzatzeko europar baliabideak. Europako esparru-programak eta eskualdeko lankidetzako INTERREG programa. Europar Batasunaren Horizon Europe programa: edukiak, egitura, tresnak eta parte hartzeko modalitateak.

16. gaia.–Espezializazio Adimenduneko Estrategia Nafarroan. Lehentasun tematikoak. Inplementazio eta jarraipen sistemak.

17. gaia.–Nafarroako Gobernuaren I+G-rako laguntza-programak (I). Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren deialdi eta ekimen nagusiak.

18. gaia.–Nafarroako Gobernuaren I+G-rako laguntza-programak (II). Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko, Hezkuntzako eta Osasuneko departamentuen deialdi eta ekimen nagusiak.

19. gaia.–Elkarlanean egindako ikerketa. Partzuergoko erabakiak. Finantzaketa. Aldez aurreko ezagutza. Emaitzen jabetza, erabilera eta ustiaketa. Elkarlanean egindako proiektuen kudeaketaren oinarriak.

20. gaia.–DESCA (Development of a Simplified Consortium Agreement). Jatorria eta lantaldeak. Europar proiektuetarako partzuergoaren akordio eredua: printzipioak eta egitura.

21. gaia.–Patenteak: kontzeptua, edukia, baldintzak, tramitazioa. Espainiako eta nazioarteko esparru geografikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Ustiaketa.

22. gaia.–Materialen Transferentziarako Akordioak (Material Transfer Agreements - MTA) eta Konfidentzialtasuneko eta Ez ezagutarazteko Akordioak (Non-Disclosure Agreements). Xedea eta ikerketako erabilerak. Arautu, idatzi eta negoziatu beharreko apartatuak.

23. gaia.–Ikerketa-emaitzen komunikazioa eta dibulgazioa. Sarbide irekiko politikak. Open Science eta Open Data. Deialdi publikoetan finantzatutako proiektu eta jarduerak betetzeko betebeharrak.

24. gaia.–Emaitzak eta komunikazio zientifikoa. Ikerketaren ebaluazioa. JCR eta SJR sailkapenak. Beste indize bibliometriko batzuk.

25. gaia.–Ikertzailearen Europar Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea. Ikertzaileentzako Giza Baliabideen estrategia (HRS4R) eta HR Excellence in Research aitorpena. OTMR (Open Transparent and Merit Based Recruitment) ikertzaileak kontratatzeko praktikak.

26. gaia.–640/2021 Errege Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, unibertsitateak eta unibertsitate ikastegiak sortu, aitortu, baimendu eta instituzionalki egiaztatzen dituena.

27. gaia.–99/2011 Errege Dekretua, 2011ko urtarrilaren 28koa, Doktoretzako Ikasketa Ofizialak arautzen dituena.

28. gaia.–Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA). Unibertsitateen Kalitateari buruzko Agentzien Espainiako Sarea (REACU). Goi Mailako Hezkuntzan Kalitatea Ziurtatzeko Europako Elkartea, ENQA (The European Association for Quality Assurance in Higher Education). Kalitatea ziurtatzeko irizpideak eta jarraibideak Europako Unibertsitate Eremuan, 2015eko ESGak (European Standards and Guidelines for Quality Assurance in the European Higher Education Area).

29. gaia.–Unibertsitateko ikasketen kalitatearen ebaluazioa. Graduko, masterreko eta doktoretzako titulazio ofizialak ezartzeko egiaztapena: ANECAren VERIFICA programa. Graduko, masterreko eta doktoretzako titulazioen ezarpenaren kanpoko jarraipena: ANECAren MONITOR programa. Graduko, masterreko eta doktoretzako titulazio ofizialen akreditazioa berritzea: ANECAren ACREDITA programa.

30. gaia.–Kalitatearen Barne Bermerako Sistemen ebaluazioa goi mailako hezkuntza-erakundeetan. Diseinua, ezarpena eta ziurtapena: ANECAren Nazioarteko AUDIT Programa. Fakultate, eskola eta doktoretza-eskolen egiaztapen instituzionala: ANECAren Egiaztapen Instituzionalaren Programa.

31. gaia.–Unibertsitateko irakasleen irakaskuntzaren kalitatea ebaluatzea. Irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko ereduen diseinua, ezarpena, jarraipena eta ziurtapena: ANECAren DOCENTIA Programa.

32. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzkoa.

33. gaia.–Administrazio Publikoak Digitalizatzeko 2021-2025 Plana.

34. gaia.–Administrazio Elektronikoaren Ataria (PAe). Elkarreragingarritasuna. Identitate digitala. Jakinarazpena.

35. gaia.–Egoitza elektronikoa. Iragarki-ohol elektronikoa. Erregistro Orokor Elektronikoa. Jardun Administratibo Automatizatua. Informazio Administratiborako Sistema. Gaitutako funtzionarioen erregistroa. Ahalordetzeen erregistro elektronikoa. Helbide elektroniko gaitua. Artxibo elektronikoa.

36. gaia.–21/2005 Foru Legea, 2005eko abenduaren 29koa, politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzkoa.

37. gaia.–Erabateko kalitatearen kudeaketa eta printzipioak, TQM (Total Quality Management). Kalitatea kudeatzeko ereduak. Ebaluazioko Esparru Komuna, CAF 2020 (Common Assessment Framework). Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioaren Bikaintasun Eredua, EFQM 2020 (European Foundation for Quality Management). Kudeaketa aurreratuko eredua, MGA 2018.

38. gaia.–Zerbitzuen erabiltzaileek haiei buruz duten iritzia aztertzea eta ebaluatzea. Gogobetetasun inkestak. Inkesta motak, galdera motak. Aldagai kualitatiboak eta kuantitatiboak. Erabiltzaileen kexen eta iradokizunen kudeaketa.

39. gaia.–Unibertsitateko Informazio Sistema Integratua (SIIU). Informazio sistemak erakundeetan. Etika, segurtasuna eta pribatutasuna informazio sistemetan. Business Intelligence delakoaren oinarriak: datu baseen eta Big Dataren ikuspegia.

40. gaia.–Planifikazio estrategikoaren prozesua eta kudeaketaren kontrola. Erakundearen lerrokatzea. AMIA diagnostikoa eta analisia. Aginte Koadro Integrala.

41. gaia.–Prozesuen bidezko kudeaketa. Prozesu motak. Prozesuen mapak. Deming-en zikloa. Helburuen definizioa. Adierazle motak. Unibertsitateko titulazioen emaitzen adierazleak.

42. gaia.–2069/1985 Errege Dekretua, 1985eko urriaren 9koa, unibertsitateko kirol jardueren arloko eskumenak artikulatzeari buruzkoa. ECD/273/2004 Agindua, 2004ko otsailaren 3koa, Unibertsitate Kirolaren Espainiako Batzordea arautzen duena.

43. gaia.–Espainiako unibertsitate txapelketak. Espainiako Unibertsitate Txapelketen 2023ko Arautegi Orokorra.

44. gaia.–15/2001 Foru Legea, 2001eko uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa. Kirola Nafarroan. Oinarrizko printzipioak. Kirol politikaren helburuak. Kirol jarduerak: oinarrizko kontzeptuak, tipologia eta sustapena.

45. gaia.–80/2003 Foru Dekretua, 2003ko apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Erakundeak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena. Nafarroako kirol klubak eta kirol sustapenerako erakundeak. Arau orokorrak, estatutuak, eraketa eta aitorpena. Mendeko kirol klubak. Nafarroako Kirol Federazioak. Arau orokorrak. Eraketa eta aitorpen ofiziala.

46. gaia.–Nafarroako erabilera publikoko kirol instalazioak arautzea eta kirol instalazioak planifikatzea Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean. Nafarroako Kirol Instalazioen Errolda. 38/2009 Foru Dekretua, 2009ko apirilaren 20koa, kirol-instalazio eta -ekipamenduen oinarrizko betekizunak eta segurtasun neurriak arautzen dituena: xedapen orokorrak eta kirol instalazioen eta ekipamenduen oinarrizko betekizunak.

47. gaia.–5/2001 Foru Legea, Nafarroako Garapenerako Lankidetzari buruzkoa.

48. gaia.–Erasmus+ programa: egitura; programa gauzatzen duten erakundeak; parte-hartzaileak; herrialde onargarriak. Erasmus+ emaitzen plataforma.

49. gaia.–Erasmus + programaren 1. ekintza giltzarria: goi mailako hezkuntza-erakundeetako ikasle eta langileentzako mugikortasun proiektuak.

50. gaia.–Erasmus + programaren 2. ekintza giltzarria: lankidetzarako elkarteak; Erasmus Mundus ekintza.

51. gaia.–Kanpoko praktikak eta Ikasketa Amaierako Lanak.

52. gaia.–Ikasteko bekak eta laguntzak. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoei buruzko Foru Agindua.

53. gaia.–Unibertsitateko tituluak: ofizialak eta berekiak. Titulu ofizialak ematea. Atzerriko tituluen homologazioa, baliokidetza eta baliozkotzea.

54. gaia.–Kredituak aitortzea eta transferitzea: unibertsitate ikasketengatik, Lanbide Heziketako ikasketengatik eta esperientzia profesionalarengatik.

55. gaia.–822/2021 Errege Dekretua, 2021eko irailaren 28koa, Unibertsitateko ikasketen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituena. Unibertsitateko ikasketen antolamendua: graduak, unibertsitate masterrak eta doktoretzak. Unibertsitateko ikasketa ofizialen curriculumeko egitura espezifikoak eta kalitatea ziurtatzeko prozedurak.

56. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak. Edukia eta egitura. Estatutuen erreforma. Unibertsitateko kideen arartekoa.

57. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko titulu ofizialak eta ikasketa-planak ezartzeko eta iraungitzeko prozeduren arauak. Graduko eta masterreko tituluak ezartzea eta iraungitzea. Graduko eta masterreko ikasketa-planak iraungitzea. Ikasketa-planak egokitzea.

58. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko ikasketa-planak diseinatzeko eta horien egiaztapen memoriak prestatu eta aldatzeko arauak. Ikasketa-planen diseinua. Tituluak egiaztatzeko memoriak prestatzea eta aldatzea.

59. gaia.–NUPeko graduko eta unibertsitate masterreko ikasketa ofizialak antolatzeko jarraibideak. Prestakuntza-jardueren tipologia eta irakasgaien profilak. Irakaskuntza-programazioa. Irakaskuntza-mandatua.

60. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana. Irakaskuntza-, ikerketa- eta kudeaketa-jarduerak. Jarduera akademikoa aitortzeko prozedura.

61. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko ikasketen arauak. Egutegiak. Irakaskuntzaren antolamendua. Ikasleen kategoriak eta arduraldia. Sarbidea eta onarpena masterreko ikasketetan. Matrikula.

62. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko araudia. Onartua izateko prozedurak: ikasketak hasteko, Espainiako ikasketak parte batean aldatzeko, unibertsitateko atzerriko ikasketez aldatzeko.

63. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta unibertsitate masterreko titulazioak eta doktoretza programak: tituluen eskaintza, sartzeko bideak eta ikaspostu mugak. Ikasketak uztea eta berriz hastea. Ikasketetan irauteari buruzko arauak.

64. gaia.–Doktoretza-ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan: arauak.

65. gaia.–Irakaskuntza berekiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan: arauak.

66. gaia.–Titulu bikoitzak eta nazioarteko programak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren oinarrizko arauak eta tituluen eskaintza.

67. gaia.–Mugikortasuna: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen mugikortasunari buruzko araudia.

68. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kalitatearen Barne Bermerako Sistema. Diseinua, ezarpena, jarraipena eta ziurtapena.

69. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntza Jarduera Ebaluatzeko Programa (Gobernu Kontseiluaren erabakia, 2022ko apirilaren 12koa).

70. gaia.–Erabiltzaileen beharrak eta itxaropenak jasotzeko eta aztertzeko metodologiak. Foku-taldeak. Zerbitzu-karten diseinua, jarraipena eta komunikazioa. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzu-kartak.

71. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ebaluazio prozesuen arauak. Printzipio orokorrak. Kalifikazio sistemak. Ebaluazio sistema. Ebaluazio prozesuak. Ebaluazio jardueren garapena eta plangintza. Komunikazioa, kalifikazioak berrikustea eta erreklamazioak. Iruzurrezko bitartekoak erabiltzea.

72. gaia.–2519/2022 Ebazpena, 2022ko abenduaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamendua (2023ko urtarrilaren 2an 1 zenbakiko NAOn argitaratua). Haren 2023ko maiatzaren 11ko aldaketa, 99 zenbakiko NAOn argitaratua.

73. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sinadura elektronikoei eta ziurtagiriei buruzko politika, 2021eko azaroaren 24an Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsia.

74. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Datuak Babesteko Politika, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean hartutako erabaki baten bidez onetsia eta errektorearen 2022ko ekainaren 30eko 1368/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (153 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2022ko abuztuaren 2koa), Gobernu Kontseiluak 2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez aldatua, errektorearen 2022ko azaroaren 24ko 2353/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua (258 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 23koa).

75. gaia.–Unibertsitate zabalpena Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Kultura eta dibulgazio zientifikoa. Unibertsitate zabalpeneko kredituak aitortzea.

76. gaia.–Kultura zientifikoaren unitateak. FECYTen Kultura Zientifikoaren Unitateen eta Berrikuntzakoen Liburu Zuria (2021). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitatearen jarduera-ildoak eta programak.

77. gaia.–971/2007 Errege Dekretua, 2007ko uztailaren 13koa, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoa: definizioak, kondizio hori eskuratzeko eta egiaztatzeko baldintzak eta balorazio-irizpideak. 9/2012 Foru Dekretua, 2012ko otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Goi Mailako Kirolariaren Arautegia (Gobernu Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 8ko Erabakia).

78. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol-jarduera eta -instalazioen funtzionamendurako arau orokorrak. 933/2008 Ebazpena, 2008ko apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Gobernu Kontseiluaren 2008ko apirilaren 24ko erabakia argitaratzeko agintzen duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 65. zk., 2008ko maiatzaren 26koa.

79. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

80. gaia.–Kontratupeko ikerketa unibertsitatean. Esparru normatiboa eta haren arauketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

81. gaia.–Gastuen hautagarritasuna ikerketa-proiektu eta -jardueretan. Hautagarritasunaren kontzeptua eta arau orokorrak. Gastuen hautagarritasuna Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-jardueretan.

82. gaia.–Ezagutzan Oinarritutako Entitateei buruzko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregelamendua. NAO, 99. zk., 2023ko maiatzaren 11koa.

83. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuak finantzatzeko deialdi publiko nagusiak: IP, UIP, Nafarroako Gobernua, NUPeko barne laguntzak, doktoretza aurreko kontratuak finantzatzeko beste europar deialdi batzuk.

84. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Institutuen Araudia.

85. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-katedrak. Araudia. Garatzen dituzten jarduera motak eta jarduera horien kudeaketa.

86. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle eta ikertzaileak: motak eta araubide juridikoa. Plantilla antolatzeko jarraibideak. Unibertsitateko irakasleen ebaluazioa. Lanpostuen zerrenda. Unibertsitateko irakaskidegoak: araubide juridikoa (sarbidea, administrazio-egoerak, arduraldia eta ordainsariak). Irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko prozesua.

87. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazioko eta zerbitzuetako langileak: araubide juridikoa eta motak. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutua: funtzionarioen hautaketa; funtzionario izaera hartu eta galtzea; mailak eta graduak; funtzionarioen zerrendak eta plantilla organikoak; administrazio-egoerak; lanpostuak betetzeko prozesua; ordainsariak; ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak zehazteko parte-hartzea.

88. gaia.–Ikertzaileen kontratazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arau-esparrua eta kontratatzeko politikak.

89. gaia.–Aldi baterako unitate administratiboen eraketari buruzko araudia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren Erabakia, 2021eko azaroaren 24koa. NAO, 278. zk., 2021eko abenduaren 13koa.

90. gaia.–Emakumeen eta gizonen arteko II. Berdintasun Plana. 2022-2027. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

91. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Bizikidetzarako Erregelamendua.

(Gobernu Kontseiluaren erabakia, 2023ko martxoaren 21ekoa). NAO, 63. zk., 2023ko apirilaren 3koa.

92. gaia.–UNITA universitas montium.

93. gaia.–Ebro Ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa. Campus Iberus.

Oharra: gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

Iragarkiaren kodea: F2315571