233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxi-gidari profesionalaren baimena ematea

484/2023 Ebazpena.

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du, 21. artikuluan, baterako zerbitzurako eremuko toki-erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi-zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi-zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

327/2023 Ebazpenaren bidez Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2023ko abuztuaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (160. zenbakiko NAO).

2023ko urriaren 11n Mankomunitatearen iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi-gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Probak gainditu dituzten pertsonak dira xedapen zatian taxiaren baimen profesionala ematen zaien pertsonak.

Ematen ez zaien pertsonak dira probak gainditu ez dituztenak.

Eskumena Mankomunitateko lehendakariari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 21.1.s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen, uztailaren 2koaren, 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBATZI DUT

1. Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala ematea:

–Alzueta Lacuey, Mikel

–Antoñana Alberdi, Natalia

–Apesteguía Irigoyen, Javier

–Arangoa Ochotorena, Alain

–Asín Martínez, Aritz

–Ayerra Larráyoz, Juan

–Azpiroz Astiz, Oier

–Biurrun Lakidain, David

–Bostanica, Evghenii

–Bueno Luqui, Antonio

–Bueno Nieva, Diego

–Bustince San Román, Javier

–Campos Walsh, Venus Margarita

–Cobos Manzanal, Jesús

–Corduban, Alina Loredana

–De La Pisa Cía, Iñaki

–Del Barrio Vidaurre, Omar

–Echeverría Alemán, Maite

–Erasun Anchorena, Iñaki

–Esnaola Echarri, María Aránzazu

–Espinoza Castillo, Nelly Yomar

–Estanga Beraza, Francisco Javier

–Fagoaga Leiza, Jaime

–Garjón Macias, Itziar

–González Gondar, María Carmen

–Goñi Esnaola, Raúl

–Guanche Pérez, Juan Pedro

–Hernández Orquín, José Luis

–Huarte Gil, Rubén

–Ibero Irisarri, Alfredo

–Lizuáin González, Jon

–Llamas Fernandez, José Antonio

–Luquin Urtasun, Eduardo

–Luraschi, Fernando Gabriel

–Magirena Anchorena, César

–Martínez Razquin, Carlos

–Martínez Urdax, Carlos Enrique

–Morales García, Jefferson

–Nieto Mayo, Garazi

–Ortiz Ortiz, Ángel Augusto

–Otxotorena Sanz, Idoia

–Pérez de Zabalza Beraza, Iñaki

–Pérez Sanz, Iñaki

–Rey Iriarte, Pablo

–Rípodas Beorlegui, Íñigo

–Roldán Javier, Ieran Andrik

–Sánchez Salvatierra, Rocío

–Scarano Vidal, Diego Esteban

–Tellechea Doneza, Javier

–Terés Zoco, Javier Enrique

–Urcia Sádaba, Ibai

–Uría Salgado, José Ignacio

–Usunáriz Aizpún, David

–Valdivia Zambrano, Iñaki

–Ventana Villanueva, Aimar

–Vicente González, Miguel de Aralar

–Vicente Plaza, Martín

–Zanuy Bonvehi, Carlos

–Zarracin Basterra, Ricardo

2. Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Lehandakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2315480