2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza ordenantzaren 38. artikuluan. Hasierako onespena
Deierriko Udalak, 2023ko urriaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantzaren 38. artikulua ("Solairu kopurua, gehienez").
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deierrin, 2023ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2315496