2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, balkoiak baimentzeko Ardantzea kaleko 6an. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea "Balkoiak Ardantzea kaleko seian" hiri-jarduketarako plan berezia, honako salbuespen honetaz ohartarazita:
Etxebizitza Zerbitzuak txostena egin beharko du balkoiak sortzeak bizigarritasun baldintzei eragin diezaiekeen aldaketaz, bai eta babeseko etxebizitzak arautzen dituzten baldintza bereziak betetzeari dagokionez ekar ditzakeen ondorioez, azalera erabilgarria handitzen baita; balkoiak ezin izanen dira behin betiko onetsi, txostena kontrakoa bada.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako editatzen diren egunkarietan.
Atarrabian, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2315549