2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1744. eta 1745. lurzatietan. Hasierako onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2023ko urriaren 20an, hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1744. eta 1745. lurzatien xehetasun-azterketa, Paula Pérez Estebanek eta Lander Echedona Blancok sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Vianan, 2023ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, M.ª B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2315026