233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdia, helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko (2023). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 723369.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/723369).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 18an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, helduak euskalduntzeko dirulaguntzak emateko, 2023. urtean.

Deialdian parte hartzen ahalko dute atxikitako oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituztenek.

Oinarri hauen xedea da arautzea helduak euskalduntzeko dirulaguntzen izapideak eta baldintzak. Dirulaguntzok Zangozako Udalak emanen ditu deialdi publiko baten bidez, aurrekontuko mugak errespetatuta.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 4.500 eurokoa izanen da.

Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: http://www.sanguesa.es.

Zangozan, 2023ko urriaren 25ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2315122