2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Gora jotzeko 23-1796, 23-01333 eta 23-01415 errekurtsoak, 2023-2024 ikasturterako eskoletan onartutako haurren zerrendak onesteari buruz
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Javier Alfaro Mirandak, Marta Garde Quiñonesek eta Amaya Rebolledo Naudok gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruaren 2023ko ekainaren 9ko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren haur eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak 2023-2024 ikasturterako.
Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Iruñean, 2023ko urriaren 20an.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L2315062