2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Kudeaketa-esleipena onartzea, Unanun aparkalekua eraikitzeko
Ergoienako Udalak, 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Unanuko Kontzejuak eskatutako kudeaketa-esleipena onartzea. Haren bidez, izapidetuko da, batetik, Unanun aparkaleku bat eraikitzeko espedientea, eta, bestetik, proiektuari dagokion dirulaguntza.
Bigarrena.–Hona hemen zenbatekoak:
Diru-sarrerak: 1 7970001 Unanuko aparkalekua (finantzazioa: PRTR-PSTD 50.000,00 euro).
Gastuak: 1 4121 6090001 Unanuko aparkalekua (finantzazioa: PRTR-PSTD 50.000,00 euro).
Hirugarrena.–Zenbatekoren bat geratuko balitz ezein administrazioren dirulaguntzarik gabe, dagozkion kontuak egin eta Kontzejuak Ergoienako Udalari itzuli beharko lioke behar den diru-kopurua.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako ondorioetarako.
Bosgarrena.–Erabaki hau Unanuko Kontzejuari igortzea, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Seigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.
Ergoienean, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2315373