2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, 2023-2024. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 724396.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/724396).
Xedea.–Deialdi honen xedea eta helburua ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzak ematea da, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekimenei euskarria emateko.
Onuradunak.–Dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek, Burlatan egoitza duten hezkuntza-lana sustatzen duten elkarteek, baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta legeak ezartzen dituen debeku-arrazoietan sartuta ez badaude.
Epea.–Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia iragartzen denetik kontatzen hasita.
Burlatan, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2315497