2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza erabilera emateko Zortziko kaleko 9ari
Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2023ko irailaren 6an egindako bilkuran, honako hiri-jarduketarako plan berezi hau onestea erabaki zuen:
Sustatzailea: Francisco Javier Larrayoz Bazán.
Xedea: beheko solairu baten (eskuineko aldea) erabilera aldatzea, merkataritzarako izatetik bizitegirako izatera igaro dadin.
Katastroko erreferentzia: 18. poligonoa, 96. lurzatia, 1. azpieremua, 2. hiri-unitatea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Agiriaren testua egoitza elektronikoko iragarki-taulan kontsultatzen ahalko da, helbide honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=1896.
Berriozarren, 2023ko urriaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2315120