2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Antsoaingo Udalari esleitzea "Euskara merkataritzara" programaren kudeaketa
Udalak, 2023ko urriaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Onestea honako udal hauen arteko lankidetza-hitzarmena, "Euskara merkataritzara" programa elkarrekin kudeatzeko eta kontratatzeko: Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriozar, Burlata, Esteribar, Lizarra, Uharte, Gares, Zizur eta Berriobeiti.
2.–Antsoaingo Udalari esleitzea "Euskara merkataritzara" programaren kontratazio-prozedura egin dezan.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4.–Alkatetzari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, bai eta erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak ere.
5.–Erabaki hau Antsoaingo Udalari igortzea, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Berriobeitin, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2315198