2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa: 2023-2024 ikasturtea. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 723330.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/723330).
Berriobeitiko Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskara ikastea bultzatzeko jarduerak bultzatzea proposatzen du, horrek sortzen dituen gastuak zati batean edo osorik finantzatuz. Diruz lagunduko dira 2023ko uztailetik 2024ko ekainera bitartean egindako ikastaro estentsiboak, trinkoak edo barnetegiak eta autoikaskuntzako ikastaroak.
Baldintzak:
a) 16 urtetik gorakoa izatea.
b) Berriobeitiko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin, laguntza-eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita, eta laguntza eskatzen den ikastaroak irauten duen bitartean.
c) Matrikulatutako ikastaroaren %70era gutxienez joatea.
Eskaerak Udaleko Erregistroan (aurrez aurre edo telematikoki) aurkeztu ahal izango dira, honako epe honen barruan: azaroaren 13tik abenduaren 13ra.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa, gainontzeko betekizunekin batera, deialdiaren testu osoan zehazten da.
Berriobeitiko Udala, 2023ko urriaren 25ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2315121