2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
79 metro koadroren desafektazioa Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2023ko urriaren 20an egin bilkuran, legeak eskatutako quorumarekin, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea 79 metro koadroren desafektazioa Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatian, gero lurzati mugakidearen jabeari saltzeko; hori guztia, bat etorriz xedatua dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102.1 artikuluan 103.1 artikuluaren gainean.
2. Hasiera batez onestea soberako lurzati deklaratzea Egillorko 7. poligonoko 7. lurzatitik banandutako 79 metro koadroak.
3. 79 metro koadroen besterengarritasuna deklaratzea.
Espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Eritze Atetzen, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2315084