233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3270/2023 EBAZPENA, urriaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, arkitektoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1760/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2534/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 3389/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ekoan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 1484/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, ekainaren 5eko 1951/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, arkitektoen lanpostuan aritzeko: Daiana Espina Ortiz de Guinea andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako txandakoa, eta Laura Martínez Muñoz, Usue Manterola Careaga, Celia Blasco Martín, Esteban Francisco Español Fernández, Amaia Prat Aizpuru, Marta Jáuregui Virto, Jorge Torrents Lizar eta Cristina Hernández Pardos jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Lurralde Kohesiorako; Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako; eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietan, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deien Koordinazio eta Kontrolerako Atalean, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako; Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako; eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza), Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Lan Harremanen eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko urriaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

ESPINA ORTIZ DE GUINEA, DAIANA

Desgaitasuna dutenentzako txanda

0003931

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MARTINEZ MUÑOZ, LAURA

Librea*

0002754

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MANTEROLA CAREAGA, USUE

Irekia

0002755

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

BLASCO MARTIN, CELIA

Irekia

0001425

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

ESPAÑOL FERNANDEZ, ESTEBAN FRANCISCO

Irekia

0007946

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

PRAT AIZPURU, AMAIA

Irekia

0007498

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

JAUREGUI VIRTO, MARTA

Irekia

0007499

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

TORRENTS LIZAR, JORGE

Irekia

0070944

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

HERNANDEZ PARDOS, CRISTINA

Irekia

0003805

ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

(*) Deialdiaren 8.3. oinarriko lehen paragrafoan ezarritakoari jarraituz.

Iragarkiaren kodea: F2314516