2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean jartzea
Altsasuko Udalak, 2022ko ekainaren 28an egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen Altsasuko ondasunen balorazio ponentzia berrikusteko prozedura hastea.
Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, balorazio ponentziaren proiektua jende aurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, balorazio-ponentziaren proiektua intesendunen eskura egongo da udal-bulegoetan eta Udalaren web orrian, esteka honetan: https//altsasu.net, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2023ko urriaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2315487