233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-01814 errekurtsoa, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari laguntzaile lanpostuaren aldi baterako kontratazioan

Alkate udalburuaren 76/2023 Ebazpena, irailaren 12koa, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Administrazio Auzitegira igor dadila gora jotzeko 23-01814 errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Pablo Melendo Lópezek jarri zuen Moncayoko Ur Mankomunitatearen egintza baten aurkako errekurtso hori, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari laguntzaile lanpostuaren aldi baterako kontratazioan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia baten bidez (1073/2023 sarrera zenbakia, urriaren 5ekoa), eskatu da gora jotzeko 23-01814 errekurtsoari dagokion administrazio espedientea igortzeko eta espedientean interesdun gisa jasotzen diren guztiak epatzeko jakinarazpenak eransteko, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatutakoa, maiatzaren 24ko 173/173 Foru Dekretuan emandako testuaren arabera.

Onetsi behar da burutza honek, kalifikazio-epaimahaia izendatu zuen organoa izanik, alegazioei buruz eman zuen txostena.

Horrenbestez, EBAZTEN DUT:

"1. Moncayoko Ur Mankomunitateak errekurtso horren aurka egindako alegazioen txostena onestea, bat etorriz xedatua dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.3. artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak horri emandako idazketaren arabera).

2. Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea gora jotzeko 23-01814 errekurtsoaren gaineko alegazioen administrazio-txostena. Errekurtso hori Pablo Melendo Lópezek jarri zuen Moncayoko Ur Mankomunitatearen egintza baten aurka, izangai zerrendaren kudeaketari buruz, administrari laguntzailearen lanpostuaren aldi baterako kontratazioan.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, eta epatzea hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi badiete.

4. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta eranstea, espedientearen kopia eginbidetuarekin batera, igorritako espedienteak dauzkan dokumentuen aurkibidea, barne dela epatzeko jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorri izanaren kopia.

5. Honen berri ematea Mankomunitatearen hurrengo ohiko batzarrean".

Corellan, 2023ko urriaren 26an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2315270