2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
23-01654 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen aurka: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua
Jaso dugu Aitor Lizaso Méndezek Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 23-01654 gora jotzeko errekurtsoa Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 5an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, hain zuzen, ezetsi egin zen Gobernu Batzarraren 2023ko apirilaren 21eko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Erabaki horren bidez, deialdi hau onetsi zen: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua.
Interesdunak epatzen dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruñea), hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Zizur Nagusian, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2315068