233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, Francisco Casanova Musika Eskolan irakasle lanpostuan aritzeko, Oboeko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa izanik

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko urriaren 24ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, Berriozarko Udalaren Musika Eskolan irakasle lanpostuan aritzeko, Oboeko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa izanik.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude webgune honetan: www.berriozar.es.

Berriozarren, 2023ko urriaren 24an.–Alkatea, Iker Celaya Mariezcurrena.

Iragarkiaren kodea: L2315102