1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3177/2023 EBAZPENA, irailaren 26an, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Monserrat Elizondo Leiva andrea funtzionario izendatzen duena, eta lanpostua esleitzen diona Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 24an emandako 2360/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa zientzietako diplomadunen berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2929/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 254/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16koan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 394/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, martxoaren 2ko 813/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1654/2023 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.
Ebazpen horretan izendatu zen M.ª Victoria Villanueva Fresán andrea, txanda irekiko izangaia, eta hari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetzeko egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean, langile finko gisa.
Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2023ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7koan, Montserrat Elizondo Leiva andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu zituzten txanda irekiko izangaien zerrendan.
Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Montserrat Elizondo Leiva andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, enpresa zientzietako diplomadunen lanpostuan aritzeko, eta B mailako 8449 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa. Lanpostu hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikita dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan, eta Iruñean du destinoa.
2. Xedatzea ezen izangaiak Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2314272