231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, 2024ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2024ko ekitaldirako.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza eta arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Altsasun, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2315242