2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2023ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen 9. ordenantza fiskalean. Iragarkia 2023ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 14an.
Ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta ondorioak izanen ditu 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera; hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Hona hemen aldaketa:
Ekitaldi soziokulturaletarako karpak jartzea.
–Tasa:
–Lehenengo eguna: 0,73 euro metro koadroko.
–Bigarren egunetik aitzinera: 0,33 euro metro koadroko.
–Fidantza: 300,00 euro.
Altsasun, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2315240