2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA
Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Araxes Garaiko Mankomunitatearen batzarrak, 2023ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, Araxes Garaiko Mankomunitaterako zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batez onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.
Arribe-Atallun, 2023ko urriaren 27an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.
Iragarkiaren kodea: L2315450