2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Zizur Nagusia
Dirulaguntzen deialdi publikoa, etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileei otorduak emateko banakako laguntzena, 2023. urtea. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identif.): 722863.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/722863)
Onetsi zen Alkatetzaren 2023ko urriaren 23ko 1374/2023 Ebazpenaren bidez.
Lehena.–Onuradunak.
3.1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eskatu ahalko dituzte programa honetako prestazioak:
a) ELZren, Etxeko laguntza-zerbitzuaren, erabiltzaile izatea, ELZren Udal Ordenantzan agertzen diren baldintza guztiak betez. 2009ko apirilaren 17ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala (2020ko abenduaren 30eko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldatua).
b) Otorduak egitea larriki zailtzen dion eta/edo Ezintasunaren Ziurtagiri Ofizialak (Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia organismo autonomoak emana, PAGNAk) egiaztatzen duen desgaitasunen bat izatea. Nafarroako Mendekotasun Agentziako Balorazio Taldeak balorazio teknikoa edo mendekotasun-maila berrikustean, onuradunaren izaera aldatu ahalko da.
c) Erabiltzaileak ezin izatea otorduak egin, edo istripua izateko arriskua izatea, bere zailtasun fisiko, psikiko, sentsorial edo intelektualengatik.
d) Zizur Nagusiko edo Zizur Zendeako udalerrietan erroldatuta egotea sei hilabete lehenagotik, eta udalerri horietan bizitzea eskaera egiten denetik eta laguntza jasotzen den bitartean.
e) Zerbitzu hori gabe nekez berma daitezkeen nutrizio-beharrak egotea.
f) Zerga-betebeharren edo udal-izaerako beste batzuen ordainketa egunean izatea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerapenak itzuli gabe ez edukitzea, itzulketa-epeak amaitutakoan eta behar den itzulketa gauzatu ez denean.
g) Onuradun izango dira 4.2 puntuan ezarritakoa gainditzen ez duten diru-sarrerak dituzten familia-unitateak.
3.2. Salbuespenezko egoerak:
Arrisku larriko zirkunstantzia bereziak daudenean, eta dagokien teknikariek hala balora dezaketenean.
Bigarrena.–Helburua.
Programaren helburua da astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) bazkari-zerbitzuaren kostua murrizteko dirulaguntza ahalbidetzea. Horretarako, eguneroko dirulaguntza indibiduala emango zaie udaleko ELZren erabiltzaileei, baldin eta beren kasa otorduak egiteko eta mugitzeko zailtasunak badituzte.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen deialdi publikoa, Zizur Nagusiko Udalaren Etxeko Laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileei otorduak emateko banakako laguntzena, 2023. urtea.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
5.800 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan aurkeztu beharko dute, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik 2023ko abenduaren 15era arteko epean.
Zizur Nagusia, 2023ko urriaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2315043