231. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Oihan aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ultzamako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz eta sesteorako eskubidearekin, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

–1. lotea:

  • 2.402 pago, 1.626,7 m³ enbor txiki/adaburu egiten dutenak.
  • Kokalekua: Ultzamako Mortua mendia, Ostapitz eta Isasi alderdia (67a eta 127a unada).
  • Prezioa: 27.654,69 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
  • Mozketa mota: Bakantze selektiboa.

Lote honek aprobetxamendu bakarra osatzen du eta adjudikatuko da, 27.654,69 euroko hasierako prezioarekin, gehi dagozkion zerga aplikagarriak.

Proposamen ekonomikoak Ultzamako Udalaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo legez ezarritako bideetako bat erabiliz, 2023ko azaroaren 24ko 12:00ak baino lehen, ostirala baita. Horiekin batera frogagiri bat aurkeztu behar da, hasierako prezioaren %2 Udalaren Diruzaintzan ordaindu dela frogatzeko, behin-behineko fidantza gisa ordainduta.

Eskaintza ekonomikoak Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan irekiko dira egun horretan bertan, 2023ko azaroaren 24an, ostiralarekin, 13:00etan.

Sesteorako epea bukatuko da 2023ko azaroaren 30an, ostegunarekin, 13:30ean.

Sesteoa izanez gero, bigarren enkantea 2023ko azaroaren 30an, ostegunarekin, eginen da, 14:30tan, Ultzamako Udalaren osoko bilkuren aretoan.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urriaren 26ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2315433